XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal idazleak, gaur

Liburu kritikagaitz baten aurrean aurkitzen naizela aitortu behar diot irakurleari.

Eta liburu baten aurrean baino areago, hainbat gauza desberdin biltzen dituen haltzari baten aurrean aurkitzeko sentsazioa dudalarik, zilegi bekit, Torrealdayren lanaz gainera, bide nabarrezko kontuez ere ihardutea.

Hasieratik hasteko, demagun Jakinek bere Liburu Sortan zenbaki berri bat publikatu duela, 25.ena gutxi gorabehera.

Egilea, Joan Mari Torrealday.

Izenburua, Euskal idazleak, gaur; 250en bat orrialde 11x18.

Liburuaren oinarria Pariseko Institut Catholique-ko IESen, 1975ean, Soziologiako Lizentziatu-titulua ateratzeko egin zuen tesia da.

Tesiaren funtsa, egileak gaurko euskal idazleei bidali zien inkesta baten erantzunen estudioa da.

Erabili dituen gaien berri, gorago eman dudan lehen irakurbidearen aurkibidean aurki dezake irakurleak.